martes, 10 de septiembre de 2013

ZERTARAKO ETA NOLAKO TEKNOLOGIA BEHAR DUGU IRAKASLE IZATEKO?


Gure ustez, gaur egun teknologia berriek duten garrantzia kontuan izanik, beharrezkoa ikusten dugu txikitatik hauen erabilpen egokia ikastea. Izan ere, etorkizunean egunerokotasun batekin erabiliko dituzten tresnak izango direlako. Gainera, klaseak arinagoak izan daitezen eta beste metodologia bat erabiltzearren, hori bai, testuliburuak ahaztu gabe, erabiliko genituzke guk teknologi berriak.
Gure aburuz, teknologia hauek ez dute zailtasun handirik izan behar, proiektore, ordenagailu, impresora, arbela digitala... bezalakoak erabiltzea izango litzateke aproposena. Hau aurrera eramateko, irakasleak aldez aurretikako prestakuntza bat behar du.
Bestalde, teknologia berriek komunikatzeko eskaintzen duten azkartasuna eta eraginkortasuna aprobetxatuz, beste irakasle, ikasle, administraritza eta gurasoekin harreman estuago bat izaten laguntzen du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario