martes, 24 de septiembre de 2013

KONPETENTZIA DIGITALARI BURUZKO HAUSNARKETA



Gizartea asko aldatzen ari dela ez dago zalantzarik, etengabeko berrikuntza teknologiko prozesu batean murgilduta gaude. Transformazio eta moldaketa garaia ez ezik, ziklo-aldaketa sakona da hau; “informazioaren gizartea” deituriko garaia, alegia.
Gaur egun ikusten dugun bezala, hainbat  IKT erabiltzen ditugu komunikatzeko, lankidetzan aritzeko, informazioa lortzeko, hautatzeko eta prozesatzeko, jakintza eraikitzeko, bizitza sozialean parte hartzeko… Eta arrazoi sinple bat dago honen atzean; IKTek espazio- eta denbora-mugak ezabatzen eta komunikazioa errazten digutela da.  Hori dela eta, ia-ia beharrezkoak suertatzen zaizkigu “informazioren gizarte” honetan. Izan ere, ekintza bat baino gehiago aldi berean egiteko aukera hori gaitasun izatetik beharrezko izatera pasa da, hala nola, irakurri, sarean bilatu, musika entzun, mezuak bidali nahiz jaso, etab. (Bringué y Sádaba, 2009).
Ferrés (2000:200)k esaten duen bezala: «La convergencia e integración de tecnologías se ha convertido, pues, en una de las prioridades de la educación en el nuevo siglo». Eskola momentuko gizartearen beharrei erantzuteko erakundea denez, konpetentzia teknologikoa bertan sustatzeko eremu aproposa da. Horregatik, Según Rieh (2002)k aditzera eramaten du garrantzitsua dela irakasle garen aldetik trebetasun jakin batzuk edukitzea. Hau da,  aldez aurreko formazio bat izatea bloggak, wikiak, arbela digitala,… bezalako material didaktiko digitalak erabili ahal izateko, eta ondoren, teknologien inguruan ikasle adituak sortzeko.


Ikertzaileak bat datoz hezkuntza-sistemetan IKTak ezarri izanaren onuren inguruan. Haien ustez, prestakuntza-prozesuetan teknologia erabiltzea positiboa da. Hala, honako alderdi hauek hobetzen direla azpimarratzen dute: ikasleen motibazioa, arrazoiketaren goi-mailako zenbait funtzio, IKTak erabiltzeko trebetasuna eta ikasleen sare sozial bidezko komunikazioa. Argi dago, hobekuntza horiek guztiak gizartearen prestakuntza integralean, ikasleen geroko lan-txertaketan, informazioa kudeatzeko gaitasunean eta taldean lan egiteko gaitasunean eragin positiboa dutela. 
Gure aitonen garaian alfabetizatzea idazten eta irakurtzen jakitea zen, gaur egun berriz, bi dira beharrezkoak ditugun konpetentziak: konpetentzia digitala eta informatzailea.

Konpetentzia digitala prozesuaren garapenean geure ezagutzak eta trebetasunak erabiltzean garatzen ditugun gaitasunak dira. Horrez gain, teknologien erabilerarekin hauen inguruko ezagutza, trebetasun eta jarrerak modu egoki batean erabiltzen ikastera bultzatzen gaituzte.
 (Cobo, 2010)en ustez, herritar trebe batek konpetentzia digitalaren barruan dauden lau alfabetizatze mota hauek garatu behar ditu:
1.    Ikus-entzunezko alfabetizazioa: ikasleak ikus-entzunezko testuak aztertzeko eta sortzeko eta telebista, publizitatea eta zinearekiko jarrera kritiko bat izan dezaten du helburu ikus-entzunezko alfabetizazioak. 80-90.urtean erabiltzen hasi zen.
2.    Alfabetizazio digitala edo teknologikoa: alfabetizazio honen xedea, ikasleak informatika arloan abilak izatea da. Hau da, ordenagailuak, internet … erabiltzeko gai izatea, batez ere, software eta hardwaren erabileran.
3.    Alfabetizazio informazioa: informazioa bilatzeko, sailkatzeko, aztertzeko eta berreraikitzeko  konpetentzia eta gaitasun egokiak garatzea du helburu.
4.    Multialfabetizazioa: alfabetizatze multinazionalak dimentsio desberdinak ditu;  errekurtso teknologiko desberdinak maneiatzen jakitea, informazio eta komunikazioaren erabilpena garatzea, jarrera arrazionala eta positiboa garatzea, eta informazioarekiko balore kritiko eta erabilpenarekiko balore  etikoa eskuratzea.
Konpetentzia informatzailearen helburua informazioa bilatzeko zein tratatzeko irizpideak, mekanismoak eta hezkuntza jasotzeko gaitasuna garatzea da. Irizpide horiei jarraituz, daukagun informazio guztia hartu eta ondoren, guk nahi edo behar dugun informazioa iturri ezberdinetatik hartutakoan aztertu eta kritikatu egingo dugu, eta honela, informazioa  zabaltzeko prest egongo ginateke. Hala ere, oso garrantzitsua da jakitea zer nolako informazioa behar dugun eta nola ez zertarako.

Halaber, teknologien erabilera ezin daiteke sistema tradizionalaren berdina izan. Hortaz, aurrerapausoa hezkuntza sistema interakzionala, autonomoa eta ikaskuntza esanguratsua bultzatzen duena litzateke. Hori dela eta, irakasleon lana gure ikasleei teknologia digitalenganako interesa piztea eta ikasle kritiko eta kontzientziadunak sortzea da. Izan ere, ezinbesteko eginkizuna da gaitasun digitala eta informatzailea gure ikasleengan sustatu nahi badugu.

 Hau guztiarekin, ikus dezakegu teknologiak aurrera egin ahala konpetentzia gehiago gehitu behar dizkiogula gure aurreko gaitasunei. Honela, IKT esparruan adituak izatera iritsi eta ikasle trebeak sortzeko gauza izango gara.

No hay comentarios:

Publicar un comentario