Gaur egun, XXI. mendean, eskola nahasmen baten aurrean
aurkitzen da konpetentzia digitalaren aurrean. Gizartea era oso azkarrean eboluzionatzen ari
da eta eskolak berrikuntza hauetara moldatu beharra dauka. Bai ikasleek, eta
bai irakasleek, oso argi daukate teknologia digitalek sortzen ari diren forma
kultural berriei ezin diotela bizkarra
eman. Izan ere, aldaketa horiek ikastetxeen funtzionamenduan eragina dute. Orain arte, eskolan, irakatsi eta ikasi liburuen erabilpenarekin egiten zen. Gaur
egun, berriz, adituek diotenez, baieztatu dezakegu, etorkizun gertu batean,
ikastetxeetan internet eta ordenagailuekin lan egingo dela eta, beraz, paperean
dagoen materialarekin lan egiteko hezkuntza ereduari, egunak geratzen zaizkiola
desagertzeko. Artikuluan aipatzen duenaren arabera, ikasleek aldaketa hauei
aurre egiteko ez dituzte zailtasun handiak izango. Oraingo ikasleak, txiki
txikitatik teknologia digitalekin harremanetan egon dira eta egunerokotasunean
erabiltzera ohituak daude.
XXI.
mendean ematen ari diren aldaketa digitalen aurrean, hezkuntza-aditu askok, hezkuntza
sisteman, alfabetizazio berriak txertatzeko eskatzen dute. Hori dela eta,
hainbat adituk alfabetizazio berriak proposatzen hasi dira:
- Ikus-entzunezko alfabetizazioa: Bideoak
eta hauen sorkuntzak, irudi bidezko aurkezpenak, bideokonferentziak, besteak
beste.
- Alfabetizazio digitala: Ikasleei
teknologien erabilpena irakastean datza.
- Alfabetizazio informatiboa: Honen
helburu nagusia, informazioa bilatzeko konpetentziak garatzea da, hau da,
informazioa bilatu, aukeratu analizat (wikipedia, blogak…)
- Multialfabetizazioa: Honen barruan
hainbat dimentsio mota aurki ditzakegu, esaterako, instrumentala, kognitiboa,
soziokulturala eta axiologikoa. Azken finean, honekin ikasle kritikoak sortzea
lortu nahi da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario