Gizartea asko aldatzen ari dela ez
dago zalantzarik, etengabeko berrikuntza teknologiko prozesu batean murgilduta
gaude. Transformazio eta moldaketa garaia ez ezik, ziklo-aldaketa sakona da
hau; “informazioaren gizartea” deituriko garaia, alegia.
Gaur egun ikusten dugun bezala,
hainbat IKT erabiltzen ditugu
komunikatzeko, lankidetzan aritzeko, informazioa lortzeko, hautatzeko eta
prozesatzeko, jakintza eraikitzeko, bizitza sozialean parte hartzeko… Eta
arrazoi sinple bat dago honen atzean; IKTek espazio- eta denbora-mugak
ezabatzen eta komunikazioa errazten digutela da. Hori dela eta, ia-ia beharrezkoak suertatzen
zaizkigu “informazioren gizarte” honetan. Izan ere, ekintza bat baino gehiago
aldi berean egiteko aukera hori gaitasun izatetik beharrezko izatera pasa da,
hala nola, irakurri, sarean bilatu, musika entzun, mezuak bidali nahiz jaso,
etab. (Bringué y Sádaba, 2009).
Ferrés
(2000:200)k esaten duen bezala: «La convergencia e integración de tecnologías
se ha convertido, pues, en una de las prioridades de la educación en el nuevo
siglo». Eskola momentuko gizartearen beharrei erantzuteko erakundea denez, konpetentzia
teknologikoa bertan sustatzeko eremu aproposa da. Horregatik, Según Rieh (2002)k aditzera eramaten du
garrantzitsua dela irakasle garen aldetik trebetasun jakin batzuk edukitzea.
Hau da, aldez aurreko formazio bat
izatea bloggak, wikiak, arbela digitala,… bezalako material didaktiko digitalak
erabili ahal izateko, eta ondoren, teknologien inguruan ikasle adituak
sortzeko.
Ikertzaileak bat
datoz hezkuntza-sistemetan IKTak ezarri izanaren onuren inguruan. Haien ustez,
prestakuntza-prozesuetan teknologia erabiltzea positiboa da. Hala, honako
alderdi hauek hobetzen direla azpimarratzen dute: ikasleen motibazioa,
arrazoiketaren goi-mailako zenbait funtzio, IKTak erabiltzeko trebetasuna eta
ikasleen sare sozial bidezko komunikazioa. Argi dago, hobekuntza horiek guztiak
gizartearen prestakuntza integralean, ikasleen geroko lan-txertaketan,
informazioa kudeatzeko gaitasunean eta taldean lan egiteko gaitasunean eragin
positiboa dutela.
Gure
aitonen garaian alfabetizatzea idazten eta irakurtzen jakitea zen, gaur egun
berriz, bi dira beharrezkoak ditugun konpetentziak: konpetentzia digitala eta
informatzailea.
Konpetentzia
digitala prozesuaren garapenean geure ezagutzak eta trebetasunak erabiltzean garatzen
ditugun gaitasunak dira. Horrez gain, teknologien erabilerarekin hauen inguruko
ezagutza, trebetasun eta jarrerak modu egoki batean erabiltzen ikastera
bultzatzen gaituzte.
(Cobo, 2010)en
ustez, herritar trebe batek konpetentzia digitalaren barruan dauden lau
alfabetizatze mota hauek garatu behar ditu:
1.
Ikus-entzunezko alfabetizazioa: ikasleak ikus-entzunezko
testuak aztertzeko eta sortzeko eta telebista, publizitatea eta zinearekiko
jarrera kritiko bat izan dezaten du helburu ikus-entzunezko alfabetizazioak.
80-90.urtean erabiltzen hasi zen.
2.
Alfabetizazio digitala edo teknologikoa: alfabetizazio
honen xedea, ikasleak informatika arloan abilak izatea da. Hau da,
ordenagailuak, internet … erabiltzeko gai izatea, batez ere, software eta
hardwaren erabileran.
3.
Alfabetizazio informazioa: informazioa bilatzeko, sailkatzeko,
aztertzeko eta berreraikitzeko
konpetentzia eta gaitasun egokiak garatzea du helburu.
4.
Multialfabetizazioa: alfabetizatze multinazionalak
dimentsio desberdinak ditu; errekurtso
teknologiko desberdinak maneiatzen jakitea, informazio eta komunikazioaren
erabilpena garatzea, jarrera arrazionala eta positiboa garatzea, eta
informazioarekiko balore kritiko eta erabilpenarekiko balore etikoa eskuratzea.
Konpetentzia
informatzailearen helburua informazioa bilatzeko zein tratatzeko irizpideak,
mekanismoak eta hezkuntza jasotzeko gaitasuna garatzea da. Irizpide horiei
jarraituz, daukagun informazio guztia hartu eta ondoren, guk nahi edo behar
dugun informazioa iturri ezberdinetatik hartutakoan aztertu eta kritikatu
egingo dugu, eta honela, informazioa
zabaltzeko prest egongo ginateke. Hala ere, oso garrantzitsua da jakitea
zer nolako informazioa behar dugun eta nola ez zertarako.
Halaber,
teknologien erabilera ezin daiteke sistema tradizionalaren berdina izan.
Hortaz, aurrerapausoa hezkuntza sistema interakzionala, autonomoa eta
ikaskuntza esanguratsua bultzatzen duena litzateke. Hori dela eta, irakasleon
lana gure ikasleei teknologia digitalenganako interesa piztea eta ikasle
kritiko eta kontzientziadunak sortzea da. Izan ere, ezinbesteko eginkizuna da
gaitasun digitala eta informatzailea gure ikasleengan sustatu nahi badugu.
Hau guztiarekin, ikus dezakegu teknologiak
aurrera egin ahala konpetentzia gehiago gehitu behar dizkiogula gure aurreko gaitasunei.
Honela, IKT esparruan adituak izatera iritsi eta ikasle trebeak sortzeko gauza
izango gara.