domingo, 15 de diciembre de 2013

SAIO BATEN PRESTAKETA IKTAK ERABILIZ



 
Prestatu ditugun saioak lehen hezkuntzako hirugarren zikloko ikasleei zuzenduak daude, LHko bosgarren mailan daudenei hain zuzen ere. Saio hauetan IKTeekin lanean aritzea erabaki dugu, hirugarren zikloko ikasleak 10-12 urte bitartekoak, bereziki IKTekin oso eroso sentitzen direlako eta berezko interesa dutelako.
Saio hauetarako aukeratu dugun gaia ANIMALIAK dira, ornodunak eta ornogabeak eta hauen elikatze funtzioa, hain zuzen ere.
20  laguneko talde bati zuzenduta dago, ordu beteko bost saio erabiliko dira gai hau eman eta lantzeko. Ikasleak lauko taldetan egongo dira banatuta. Irakasleak gelako arbela digitala erabiliko du azalpen teorikoak emateko. Azalpen hauek emateko berak prestatutako power point batez baliatuko da. Behin azalpenak ulertuta informatikako saiora joango dira. Bertan, interneteko web orri batzuetan dauden jokoetan  arituko dira jolasean eta horrela, irakaslea ziurtatuko da benetan ulertu dutela ikasitakoa. Honetaz gain, klasean azaldutakoaren inguruko bi bideo ikusteko aukera izango dute.
Orain saio bakoitzean, zehazki, egingo dena eta erabiliko diren baliabideak azalduko dizkizuegu:
ANIMALIEN ERREINUA:
1 saioa
1)    Power point – gaiaren aurkezpena (Zer landuko dugu, zer dakite gaiaz? Aurreiritzietaz abiatu).
2)    Bideoa ikusi (proiektagailuan) :
ü  Zelula
ü  Animaliak Vs. Landareak
ü  Protozooak EZ (2.10-3.20 min) – nahastuko dituelako
ü  Metazooak (zelula anitzak): Ornogabeak (7.12 min) eta kordatuak (9.34)
ü  Laburpena
·         9.34 minutura arte (Ornogabeak bakarrik)
3)    Ornogabeen azalpena (POWER POINT)
4)    Jolasa (irudiak ikusi eta erantzun: Ornogabeen zein filumekoa da?)

2 saioa (IKT gelan)

1)    Ornogabeek ez dute eskeletorik, horren ordez zerbait kuriosoa gertatzen zaie, IKUS BIDEO HAUEK:
-          CANGREJO ERMITAÑO MUDA
-          MANTIS RELIJIOSA MUDA DE PIEL

2)    Aurreko saioan ikasitakoaz baliatuz, web orri honetan jolastu joko didaktiko hauetara:
3 saioa
1)                              Etxeko lanak zuzendu
2)                              Ornodunak azaldu (POWER POINT)
3)     Aurreko bi egunetakoaz baliatuz eskema sinple bat egin denok batera (arbela digitala erabiliz, ikasleak beren koadernoetan kopiatuz)


4 saioa
1)    Hurrengo azpi-gaia aurkeztu ANIMALIEN DIGESTIO FUNTZIOA (aurreiritzietatik abiatuz).
2)     Gaia azaldu Power Point-aren bidez
3)    Ikasle boluntarioak Power Pointaren behiaren irudiarekin ulertutakoa azaldu. (Diotenez, ikasitako zerbait azaltzeko gai zarenean benetan barneratu duzulako da).
4)    Gaiaren eskema / krokisa egin denen artean:
JAN – DIGERITU – SUBSTANTZIAK ZABALDU – IRAITZI- HONDAKINEN KANPORAKETA
5)    Bideoa ikusten amaitu (osorik)
5 saioan
1)    Errepaso orokorra
2)    Zalantzak argitu
3)    Fitxa/azterketa banatu eta taldeka (eseriak dauden taldeetan) egin
4)    Bukatzean denak batera (gela osoak) zuzendu ozenki
5)    Irakasleak fitxa/azterketak jaso eta zuzendu ortografia (Hemen ikusten da benetan zein egon den adi saioetan eta zuzenketetan).

No hay comentarios:

Publicar un comentario