ikasgela birtuala
lunes, 16 de diciembre de 2013
domingo, 15 de diciembre de 2013
SAIO BATEN PRESTAKETA IKTAK ERABILIZ
Prestatu ditugun saioak lehen
hezkuntzako hirugarren zikloko ikasleei zuzenduak daude, LHko bosgarren mailan
daudenei hain zuzen ere. Saio hauetan IKTeekin lanean aritzea erabaki dugu,
hirugarren zikloko ikasleak 10-12 urte bitartekoak, bereziki IKTekin oso eroso
sentitzen direlako eta berezko interesa dutelako.
Saio hauetarako aukeratu dugun
gaia ANIMALIAK dira, ornodunak eta ornogabeak eta hauen elikatze funtzioa, hain
zuzen ere.
20 laguneko talde bati zuzenduta dago, ordu beteko
bost saio erabiliko dira gai hau eman eta lantzeko. Ikasleak lauko taldetan
egongo dira banatuta. Irakasleak gelako arbela digitala erabiliko du azalpen
teorikoak emateko. Azalpen hauek emateko berak prestatutako power point batez
baliatuko da. Behin azalpenak ulertuta informatikako saiora joango dira.
Bertan, interneteko web orri batzuetan dauden jokoetan arituko dira jolasean eta horrela, irakaslea
ziurtatuko da benetan ulertu dutela ikasitakoa. Honetaz gain, klasean
azaldutakoaren inguruko bi bideo ikusteko aukera izango dute.
Orain saio bakoitzean,
zehazki, egingo dena eta erabiliko diren baliabideak azalduko dizkizuegu:
ANIMALIEN
ERREINUA:
1 saioa
1)
Power point – gaiaren aurkezpena (Zer landuko dugu, zer
dakite gaiaz? Aurreiritzietaz abiatu).
2)
Bideoa ikusi (proiektagailuan) :
ü Zelula
ü Animaliak
Vs. Landareak
ü Protozooak
EZ (2.10-3.20 min) – nahastuko dituelako
ü Metazooak
(zelula anitzak): Ornogabeak (7.12 min) eta kordatuak (9.34)
ü Laburpena
·
9.34 minutura arte (Ornogabeak bakarrik)
3)
Ornogabeen azalpena (POWER POINT)
4)
Jolasa (irudiak ikusi eta erantzun: Ornogabeen zein
filumekoa da?)
2 saioa (IKT gelan)
1)
Ornogabeek ez dute eskeletorik, horren ordez zerbait
kuriosoa gertatzen zaie, IKUS BIDEO HAUEK:
-
CANGREJO
ERMITAÑO MUDA
-
MANTIS
RELIJIOSA MUDA DE PIEL
2)
Aurreko saioan ikasitakoaz baliatuz, web orri honetan
jolastu joko didaktiko hauetara:
3 saioa
1)
Etxeko lanak zuzendu
2)
Ornodunak azaldu (POWER POINT)
3)
Aurreko bi egunetakoaz baliatuz eskema sinple bat egin
denok batera (arbela digitala erabiliz, ikasleak beren koadernoetan kopiatuz)
4 saioa
1)
Hurrengo azpi-gaia aurkeztu ANIMALIEN DIGESTIO FUNTZIOA
(aurreiritzietatik abiatuz).
2)
Gaia azaldu Power Point-aren
bidez
3)
Ikasle boluntarioak Power Pointaren behiaren irudiarekin
ulertutakoa azaldu. (Diotenez, ikasitako zerbait azaltzeko gai zarenean benetan
barneratu duzulako da).
4)
Gaiaren eskema / krokisa egin denen artean:
JAN – DIGERITU – SUBSTANTZIAK
ZABALDU – IRAITZI- HONDAKINEN KANPORAKETA
5)
Bideoa ikusten amaitu (osorik)
5 saioan
1)
Errepaso orokorra
2)
Zalantzak argitu
3)
Fitxa/azterketa banatu eta taldeka (eseriak dauden
taldeetan) egin
4)
Bukatzean denak batera (gela osoak) zuzendu ozenki
5)
Irakasleak fitxa/azterketak jaso eta zuzendu ortografia
(Hemen ikusten da benetan zein egon den adi saioetan eta zuzenketetan).
LANKIDETZA VS LAGUNTZA
Ze baliabide teknologiko daukagu baliagarri hezkuntzan
lankidetza heziketa bultzatzeko?
Definizioa:
Laguntza (colaboración): “interakzio
filosofía bat da, non pertsonak diren beraien ekintzen jabe, ikaskuntza barne,
beraien arteko gaitasunak eta ekarpenak errespetatuz.”
Ez da taldean lan
egitearen sinonimoa. Garrantzitsua da bakoitzaren esfortzua taldearen
arrakastarako.
Lankidetza (cooperación): “interakzio
estruktura da, bere helburua azkeneko emaitza bat lortzea da, talde lanaren
bitartez.”
Batera lan egitea
helburu berdinak lortuz.
Ezberdintasunak ikaskuntzan
Lankidetza ikaskuntza: irakasleak
kontrolatzen ditu ikasleek egiten dituzten ariketak, erabiltzen duten
informazioa eta metodoa, eta zein den
helburua. Irakaslea taldeen jarraipenaz arduratzen da.
Laguntza ikaskuntza: irakasleak taldean laguntzen dien bitartean, taldeek autonomia gehiago dute taldeko metodoa
erabakitzeko.
DINAMIKA BAT MARTXAN JARTZEKO FASEAK (CSL):
1.
Fasea: Testuinguruaren analisia:
-
Proiektuaren
ezaugarriak
-
Ingurugiroaren
ezaugarriak
-
Ikasleen
ezaugarriak
-
Irakasleen
ezaugarriak
2.
Fasea: Topiko eta metodologien aukeraketa (Kooperatiboan ala beste metodologiekin)
-
Laguntzazkoa
/ Topikoa
-
Faseak
definitu / Topikoak definitu
-
Estrategia
laguntzaileak / Metodologia
3.
Fasea: Errekurtso teknologikoen aukeraketa
-
Testuinguruaren
araberakoa
4.
Fasea: Prozesuaren antolakuntza
-
Ekintzaren
sekuentziazioa
-
Ebaluazio
eta tutoretzaren antolakuntza
-
Diseinuaren
ebaluaketaren planifikazioa
5.
Fasea: Ebaluatze prozesu metodologikoaren aukeraketa
-
Diseinuaren
eraginkortasunaren balorazioa
6.
Fasea: Garapena eta ekoizpena
-
Materialak
prestatzea (ikasgaiak..)
7.
Fasea: Inplementazioa
-
Martxan
jartzea
-
Pausuz
pausu ebaluatzea
-
Denboraren
antolakuntza (estrategia oinarrizkoa)
8.
Fasea: Berrikuspena
-
Feedbacka
AHOLKUAK
-
Erabilpen
erraz eta eraginkorra
-
Material,
estruktura eta edukiak berrerabiltzea
-
Pertsonen,
talde-kurtso, rolen gestio sinplea
-
Material
eta informazioak antolatzen laguntzea
-
Ikasleen
ebaluazioa erraztea
-
Produktu
konkretuen ekopizpen kolaboratiboa baimentzea
-
Prozesuaren
ebaluazioa erraztea
-
Tutoeretza
prozesuan lagundu
-
Erabakiak
hartzea areagotzea
-
Open
source (lizentzia pribatu gabeko programak)
-
Erreminta
egonkorrak
-
Sekuentzia
argiak (faseak, etapak, eginbeharrak…)
-
Hezkuntza
prozesua ez oztopatzea
Erreminten
integrazioa plataforma bakar batean
Suscribirse a:
Entradas (Atom)