martes, 8 de octubre de 2013

LANKIDETZA IKASKUNTZA-HAUSNARKETA


Hiru klase saio hauetan zenbait artikulu irakurri ostean, eginiko lan eta aurkezpenak, tresna teknologikoak eta lankidetza ikaskuntzaren ingurukoak izan dira. Hain zuzen ere, zein tresna teknologikok laguntzen diguten lankidetza moduan ikasten eta irakasten.
Gaian sartzeko, lehenik eta behin, lankidetza ikaskuntzaz jardun ginen eta ondoren, informazioa nola bilatu eta partekatu modu eraginkor batean. Izan ere, gaur egun, oso orokortuta daude praktika hauek eta irakasle nahiz ikasleek maiz partekatu behar izaten ditugu lanak irakasle-ikasle, ikasle-ikasle, ikasle-irakasle, edo irakasle-irakasleen artean. Hala ere, ez gaude hain ziur informazioa modu egokian bilatu eta partekatzen dugunik. Eta ez da hain justu baliabiderik ez dugulako, baliabide egokiak eta horien erabilera  ezagutzen ez ditugulako baizik.
Lehen Web 1.0rekin dokumentuak sortu eta jaso zitezkeen eta ezin ziren inondik inora partekatu.  Gaur egun, Web 2.0 delakoa daukagu martxan edukiak sortu, editatu, ezabatu eta aldatzea ahalbidetzen diguna.
Hainbeste baliabide daudenez, klaseko talde bakoitzak pare bat hartu ditu eta horiei buruzko aurkezpena egin dugu. Gure taldeari geolokalizazioa eta mapak (eskola 2.0) egokitu zaigu. Hasieran ez geneukan argi nolakoa izango ote zen mapen erabilera hezkuntzan baina lana egin ondoren baliabide egokia eta entretenigarria iruditu zaigu Lehen Hezkuntzako ikasleentzako. Izan ere, Interneten dauden irudi eta mapa aniztasunari esker modu eraginkor batean ikasteko aukera daukate.
 Gainera, beraiek ingurunean edo beste ikasgai batean jorratutako lanak beste ikastetxe bateko ikasleen partekatu (wiki, blog eta horrelako plataformen bitartez) eta harremanak sor ditzakete.
Web2.0 eskaintzen dituen aukeren artean ondorengo hauek aurkitu ditzazkegu:
·         Bideoak partekatzeko: Youtube, Teachertube, Totlol, Megavideo…
·         Ahots bidez bidaltzeko zerbitzuak Woices, Odeo, Voxopop…
·         Aurkezpenak eta posterrak gorde eta partekatzeko web zerbitzuak: Power Point, Impress, Slideshare, Prezi, Glogstar
·         Lanak planifikatu eta kudeatzeko programa edo web zerbitzua: Google Calendar, WinWorkBar, NOTASuno,
·         Sare sozialak: Facebook, Twitter,
·         Podcast: grabatu eta interneten kargatzen den audio-artxibo digitala da. Irrati modukoa. Irakasleek beste batzuek argitaratutako podcastak kontsultatu ditzakete eta gainera edukia asko jorratzen dira: zientzia, teknologia, berriak, kirolak, hizkuntzak, musika, etab.
Ikasleek podcastak ikasteko, errepasatzeko edo kontsultatzeko aprobetxatu dezakete.
Aipatu berri ditugun baliabide teknologiko horietatik oso gutxi dira bereziki hezkuntzara bideratuta daudenak, baina hala ere, baliabide hauen erabilpena sustatzen da hezkuntzan eta eraginkorrak suertatu dira.
Hezkuntzan teknologia berrien sartzeak ikasleen eta irakasleen arteko inplikazioa eskatzen du. Irakasle formatuak eta trebeak edukitzea oso garrantzitsua ikasleen teknologia erabilpen egokia sustatzeko eta motibatzeko. Hala ere, alde handia dago ikasle eta irakasleen artean. Izan ere, irakasleak ez bezala ikasleak natibo digitalak dira teknologia kontuetan eta erraztasun gehiago izaten dute mundu birtual honetan.